Gure Enpresa


nuestra
Mecanizados Alkain S.L. Urnietan (Gipuzkoa) kokatuta dagoen enpresa bat da. 2000. urtean eratu zen, mekanizazioaren sektoreko eskariari erantzuteko.


Mecanizados Alkain S.L. planopeko doitasun-mekanizazioan diharduen familia-enpresa bat da, Urnietan kokatua. Esperientziari, prestakuntza handiko giza taldeari, egindako inbertsio ugariei eta kalitatearen etengabeko hobekuntzari esker, kalitateko zerbitzua eta bezeroen premietara egokitutako prezioa eskain dezake.

Denborarekin leialdutako bezero-zorro handia dugu, askotariko sektoreetan gainera. Sektore horien artean, honako hauek aipa daitezke:

  • Eolikoa
  • Elebazioa
  • Balbulagintza
  • Aeronautika
  • Petrolioa
  • Makina-erreminta
  • Hidraulikoa
  • Transmisioa
  • Trenbideak

Gure jarduera egiteko, barruan hormarik ez duen 1000 m²-ko pabiloi bat daukagu, 20+5 tonako eta 5 tonako zubi-garabiak eta azken belaunaldiko makineria-parke bat.

Bezeroak eskatzen badu, pieza egiteko prozesu osoa kudeatzen dugu, materiala erosten denetik azken tratamendua egiten den arte. Horrela, beraz, soluzio integrala eskaintzen dugu.

Egunez egun giza mailan zein produkzioko eta teknologiako tresnetan hobetzeko dugun asmoari jarraiki, kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarri dugu, ISO9001 nazioarteko arauan oinarrituta.

ISO_9001-COLOR
image-340